→Arrigorriaga

Bilketa berria egingo dute Arrigorriagako elikagaien bankurako, produktu faltagatik eta eskari igoeragatik

basauri bizkaiko bankuen elikagaia 2017 elikagai bilketa

Arrigorriagako Udalak iragarri du Elikagaien Banku Zentraletik iristen diren produktua ez direla oso anitzak eta gainera laguntzak behar dituzten pertsonen kopuruak nabarmenki handitu dela. Hori dela eta, otsailaren 26 eta 27an bilketa berria antolatuko dute Arrigorriagako Eroski Center, Eroski City eta BMan eta martxoaren 5ean eta 6an, Abusuko Elkartasun Sarean.

Janari-bilketa, Basaurin // Geuria

Arrigorriagako Udalak iragarri du Elikagaien Banku Zentraletik iristen diren produktuak ez direla oso anitzak eta gainera laguntzak behar dituzten pertsonen kopuruak nabarmenki handitu dela. Hori dela eta, otsailaren 26 eta 27an bilketa berria antolatuko dute Arrigorriagako Eroski Center, Eroski City eta BMan eta martxoaren 5ean eta 6an, Abusuko Elkartasun Sarean.

“Elikagaiez gain, gero eta gehiago eskatzen dira gela, xanpua, hortzetako pasta, konpresak bezalako norberaren higienerako produktuak, garbigailurako detergentea eta, oro har, etxeko garbiketarakoak”. Haurrentzako pixoihalak eta esneen eskariak ere gora egin duela gaineratu du Udalak. Umeentzako pixoihalez eta esneaz, higienerako produktuez edota etxeko garbiketerakoez gainera elikagai iraunkorrak ere onartuko dira.

Elikagaien bilketa, Usansolon 2020an // Geuria

Ekarpen telematikoak

Elikagai bankurarako produktuak aurrez aurre erosteaz gainera, oraingo honetan 0,50 eurotik gorako ekarpenak egin ahal izango dira BIZUM zerbitzuaren bidez: “Bildutako diruarekin modu pertsonalizatuagoan erantzun ahal izango zaie beharrei, arrautzak edo premia handiko beste produktu batzuk unean unean erostea ahalbidetzeaz gain”, azaldu du Joana Etxeberria Politika feministako eta Gizarte Ekintzako zinegotziak.

BIZUMa bidali ahal izateko EMAN edo DONAR botoia sakatu beharko da APPan eta segidan Caritas alimentos Arrigorriaga idatzi beharko da bilatzailean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak