→Arrigorriaga

Bideoa | Clown eta Pailazoen Nazioarterko jaialdiak girotu du Arrigorriaga, asteburuan

Joan den asteburuan Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdiak jendez bete zituen herriko kaleak. GEURIA komunikabideak Luigi Ciotta eta Leo Bassi italiarren ‘Tutti in Valigia’ eta ‘Best of Bassi’ ikuskizunak bizitzeko aukera izan zuen eta giroa ez zen falta zapatuko arrastian.

Luigi Ciottak 30. hamarkadako hotel batera eraman gaitu eta maletak ‘Tutti in Valigia’ ikuskizunaren ardatz nagusiak izan dira. Publikoarekin kontaktu handia izan duen jarduera izan dugu eta haurrek bereziki ondo pasa dute artista italiarraren akrobazia jokoekin.

Leo Bassik helduei zuzendutako umorea ekarri du ‘Best of Bassi’ ikuskizunarekin, ordea. Bertan, bere ibilbidea laburbiltzen dituen sketchak erakutsi dizkio publiokoari, cola latak, sandiak, bizarra mozteko krema erabili ditu bertan eta ilusionismoa erabili du publikoko boluntarioekin.

Argazkiak | Luigi Ciotta eta Leo Bassiren ikuskizunek Arrigorriagako Argala plaza hartu dute Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdian

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak