→Arrigorriaga

Covid-19 #Arrigorriaga: 500.000 euroko neurriak krisiari aurre egiteko

Musukoak banatu dituzte herrian / Arrigorriagako Udala

500.000 euro bideratu ditu Arrigorriagak koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Aurrekontuan diru-poltsa zehaztu dute eta hiru ataletan banatu: mekataritza eta enplegua, desinfektatzeko eta garbiltzeko lanak, eta gizarte zerbitzuak. Egoera aldakorra izanda, iazko aurrekontua luzatzeko erabakia hartu du gobernu taldeak, eta aurrekontu horietan bertan zenbait aldaketa egin krisiari egokitzeko asmoz. Zehatz-mehatz, horrela banatuko dute diru poltsa:

Merkataritza eta enplegua: 246.500 €
– Merkataritzarako zuzeneko diru-laguntza
– Tasen salbuespena
– Sustapen-kanpainak ostalaritzan, ekintzailetzan eta langabezian

Desinfektatzeko eta garbitzeko lanak 100.000 €
– COVID-19 desinfekzio-lanak

Gizarte-zerbitzuak 153.500 €
– Familientzako transferentzien, gizarte-larrialdietarako laguntzen eta etxez etxeko laguntza- zerbitzuen partidak zabaltzea
– Eroski elikagai-bonuak
– Caritasentzako diru-laguntza handitzea
– Arrigorriagako eskolako ikasleen konektibitatea bermatzeko laguntzak – Maskarak eskuratzea eta egitea

Horiek horrela, EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak osatzen duten gobernu taldeari Udal jabetzakoak diren ostalaritza lokalen alokairuak ez kobratzea eskatu dute oposizioan diren EAJ, PSE eta NOA talde politikoek. Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, “Alarma-egoera dela eta lokalen kudeatzaileen diru-sarrerak asko jaitsi dira ezin izan dutelako euren ohiko jarduna egin, eta horregatik, ezin dute alokairuen gastua ordaindu”. Hiru dira lokalak: Abusuko zentro soziokulturalekoa, Kaskoko Adinekoen Egoitzakoa eta Ollarganeko futbol zelaiko tabernakoa. Era berean, zerbitzua eskaintzen hasteko baimena dutenean, beharrezkoak diren osasun neurriak eskaintzeko eskaera egin dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak