→Arrigorriaga

CSI Tailerra antolatuko du Arrigorriagako Gazteguneak, Bizilabe ekimenean

Datorren otsailaren 27tik martxoaren 18ra CSI tailerra antolatuko du Gazteguneak 18:00etatik 20:00ak arte. Misteriozko istorioa argitu behar izango da bertan bakterioei eta genetikaren inguruko esperimentuak eginez.

Tailerren kartela // Bizilabe Nerbioi Ibaizabal

Datorren otsailaren 27tik martxoaren 18ra CSI tailerra antolatuko du Gazteguneak 18:00etatik 20:00ak arte. Misteriozko istorioa argitu behar izango da bertan bakterioei eta genetikaren inguruko esperimentuak eginez.

Tailerra Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria sailek, Elhuyarrekin batera antolatuko dute eta Bizilabe ekimenaren barruan kokatu beharrekoa da, STEAM estrategiaren bidez eskualdeko enplegua sustatzeko helburua duena.

Eskualdeko enplegua

Guztira 10 zientzia eta teknologia tailer eskainiko dira eskualde osoan (Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon eta Zeberion) eta baita online formatuko sukaldatze-zientzia eta Steam Challenge izeneko tailer bi. Aipatutako tailerrak prestatu ez ezik, eta Koronabirusak eragindako egoerak ahalbidetzen badu, eskualdeko enpresa bat bisitatu ahal izango dute azken saioan eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia eta teknologietan diharduten profesionalak ezagutu ahal izateko.

Gainera, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzeko xedez, hainbat horma-irudi egingo dituzte eta herriko gaztegune, Udal-gune eta sare sozialetan partekatuko dituzte.

Otsailaren amaieratik aurrera STEAM diagnosia deritzona burutuko dute, gazteek proiektu honen inguruan izan dituzten inpresioak jaso ahal izateko.

Arrigorriagako tailerrean izena eman ahal izateko Gaztegunearekin harremanetan jarri beharko da interesduna gaztegunea@arrigorriaga.eus helbidera idatziz edota 946 00 18 76 telefono zenbakira deituz.

Zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatuko dituzte Hego Uriben gazteei zuzenduta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak