Arrigorriagako EH Bilduk sare sozialetan adierazi duenez, udalerrian geratzen ziren plaka frankistak kendu eta Garbigunera eraman dituzte.
Ekintza hau ‘Puntu horien’ kanpainaren baitan dago. Ezker koalizioak maiatzean martxan jarri zuen ekimena: “Herriko hainbat toki zein hornikuntzen egoera salatzeko eta horien konponketa eta hobekuntza eskatzeko ‘Puntu horien’ kanpaina jarri dugu abian: aspaldidanik apurtuta dauden barandak, mugikortasun murriztua duen jendearentzat oztopo diren espaloiak, zabortegi ilegalak edota hauteskundeak heldu bitartean bukatu edo hasten ez diren obrak“, diote.
