→Arrigorriaga

Argazkiak | Erregeak Arrigorriagako ‘Jerusalem txikira’ iritsi dira

Errege Magoak, Arrigorriagako frontoian // Geuria

Egun batez bada ere, Arrigorriagako frontoi urdina Jerusalem txikian bihurtu da gaur, urtarrilak 5. Bertan, lau eszena ikusi ahal izan dituzte jarduera bizitzeko izena eman dituzten sei pertsonez osatutako burbuilek: bertako biztanleena, Herodesen jauregiarena (Herodes berarekin eta beste hainbat pertsonaiekin), Belengo jaiotzarena eta azkenik, Errege Magoena. Ibilbidea kolore urdineko alfonbra bat jarraituz egin daiteke, erromatar soldadu batzuez lagunduta. Ibilaldi amaieran Errege Magoak daude, laguntzaileekin batera harrera egin dizkiete bertara hurbildu diren guztiei.

Ume batzuek gutunak eraman dizkiete gaur gauean opariak jaso ahal izateko, eta eurekin solasaldi txikia izateko aukera izan dute, eskuetan gela eman ostean, maskarak jantzita eta gutxienezko segurtasun distantzia mantenduz. Askotariko gauzak eskatu dituzte umeek Koronabirusak erabat baldintzatu duen garai honetan: jostailuak, osasuna, eta baita Arrigorriagatik hurrun bizi diren senideei bisita egiteko aukera, besteak beste.

Berogailuetatik hurbil

Aurtengo Errege Magoen gaua inoiz baino hotzagoa izan da Jerusalem txikian, eta bertako biztanle askok, erromatar soldaduez gainera (azken hauek bereziki jatorrak ume eta gurasoekin, ibilbide osoan bisitariei lagunduz eta argazkiak ateraz), Arrigorriagako Udalak prestatu dituen berogailuak erabili behar izan dituzte eskuak berotzeko, bertako su txikiak ez direlako nahikoa izan. Goizeko saioa 11:30etatik 14:30ak arte izan da, eta arratsaldekoa 17:00etatik 21:00etara.

Ave Caesar, euntibus frigidam salutaverint // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak