Binakako Emakume Master Cup txapelketari ekin zioten azaroa hasieran eta abendura bitartean luzatuko da. Zortzi bikotek hasi zuten txapelketa, eta horietatik lauk lortu dute finalerdietarako txartela: Espinar-Agirre, Ruiz de Infante-Arrillaga, Arrizabalaga-G. Aldai (Urkizuren ordez), eta A. Aldai-Orbegozo. Finalerdiak abenduaren 6an jokatuko dituzte, eta, egungo egoerak uzten badu, finala abenduaren 20an izango da Arrigorriagan.
Espinar-Agirre bikoteak Master Laboral Kutxa txapelketako finalerdietarako txartela irabazi du
