→Arrigorriaga

‘Etorkizuna Janzten’ erakusketa ibiltaria Arrigorriagara heldu da

Oihalak // dbilbaonoticias.com

Aste honetan zehar modako iraunkortasunari buruzko erakusketa ibiltaria antolatu du Foru Aldundiak urtarrilaren 11ko astean zehar, Arrigorriagako herriko plazan. Erakusketaren helburua modaren industriaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko hausnarketa egitea da.

2×2 metroko kuboa ezarri dute mezu eta irudi ezberdinekin. Bertan, gomendioen gida deskargatu daiteke mugikorrera: “Ekimen hau Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan kokatzen da. Modaren esparruan jasangarritasuna sustatzea eta arropen bizitza luzatzeko edo bigarren erabilera emateko aholku batzuk bilatzen dira, besteak beste”, azaldu du Maria Jesus Acedo Ingurumen eta Iraunkortasun zinegotziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak