ā†’Arrigorriaga

Euskara ikasteagatik 11.500 euro arteko diru-laguntza emango du Arrigorriagak

2016ko urritik 2017ko irailera arte euskara ikasi dutenek diru-laguntza eskatu ahal izango dute. Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 15etik irailaren 30era

Udal euskaltegian edo HABEk homologatutako beste ikastegi batzuetan euskara ikasi dutenĀ herritarrekĀ diru-laguntza jasoko dute Arrigorriagako Udalaren eskutik.Ā Aurten, 2016ko urriaren 1ean hasi eta 2017ko irailaren 30ean amaituko den ikasturterako, 11.500 euroko diru-laguntza dauka Udalak.Ā 

HiruĀ beka eskainiko dituzte: arrunta (ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie),Ā berezia (%75 arteko matrikularen kostua itzuliko zaie ikasleei) etaĀ joan-etorrien kostuarekin laguntzekoa.Ā Hileko 32,40 euroko laguntza izango da eskoletara asteko egun guztietan doazen pertsonentzat; egun gutxiagotan bertaratzen diren ikasleei horren zati proportzionala emango zaie.

Diru-laguntza eskatzeko hauek dira betekizunak: Arrigorriagan erroldatuta egotea, ohiko ikastaroen eta ikastaro trinkoen %85era joatea, egindako ikastaroak gainditu izanaĀ edo ikastaroa aprobetxatu izana egiaztatzen duen txostena izatea. Beka bereziaren kasuan, baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea egiaztatuko dute eta joan-etorrietarako bekari dagokionez,Ā udal-euskaltegian matrikulatuta egon eta etxebizitza Abusun izan behar dute ikasleek.

NOIZ ETA NON EGIN BEHAR DUT ESKAERA?

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 15etik irailaren 30era egongo da zabalik. Interesdunek udaletxeko zein Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuetara (HAZ) bertaratu beharko dira eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:Ā diru-laguntzaren eskabide normalizatua, NANaren fotokopia, matrikularen ordainagiria eta bertaratze-ziurtagiria. Horrez gain, mailak gainditu izanaren edo aprobetxatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta beka berezia eskatuz gero, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen zerrenda eta azken urteko pertsona fisikoen errenta-aitorpena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak