→Arrigorriaga

Tartean Teatroak ‘Ez Dok Ero’ lana ekarriko du Arrigorriagako Lonbo aretora

Apirilaren 30ean ‘Ez Dok Ero’ ikuskizuna ekarriko du Tartean teatroak Arrigorriagako Lonbo Aretora, 19:30ean. Jokin Oregik zuzendutako obra honek euskara eta euskal kultura jorratuko ditu euskal Road Moviearen bidez, euskal kultura, antzerkia eta gizartearen irudi deformatua eta barregarria eskainiz.

Antzezlaneko momentu bat // Tartean Teatroa

Apirilaren 30ean ‘Ez Dok Ero’ ikuskizuna ekarriko du Tartean teatroak Arrigorriagako Lonbo Aretora, 19:30ean. Jokin Oregik zuzendutako obra honek euskara eta euskal kultura jorratuko ditu euskal road movie honen bidez, euskal kultura, antzerkia eta gizartearen irudi deformatua eta barregarria eskainiz. Patxo Telleriaren testua erabiliz eta Mikel Martínezek eta Patxo Telleriak bizitza emango diete obrako pertsonaiei. ‘Ez Dok Ero’ 2020ko azarotik dabil biran eta estreinaldia Bilboko Arriaga Teatroan egin ostean Astigarragan, Agurainen, Zarautzen, Basaurin, Villabonan, Durangon, Donostian, Tolosan… egondakoa da.

‘Ez Dok Ero’ obrako kartela // Tartean Teatroa

Sinopsia

Mikelote eta Pantxo urteetan zehar arrakasta eskuratu duen bikotea dugu, baina euren formulak indarra galdu du. Lekua ere galdu dute, gaur egun umoregile berriek kendu diete euren tartea eta eszenatokiak bertan behera uzteko garaia heldu zaie. Pantxok erretiro gogor hau onartu du. Denbora eman du teatroaren mundu zoro honetatik urrundu nahian eta bizitza arrunta, lasaia eta zentzuzko baten bila zeraman. Mikelotek ordea ez du amaiera hau onartu nahi. Teatroaren pozoia bere zainetan darama eta horrek eromenera eramango du. Egun batean, Mikelote zoroak proposamen bat egingo dio Pantxori: Euskal Herriko herri guztietatik antzezlanak egitera joatea, “Euskal antzerkiak behar dituelako”. Bidaia horretan nahastutako korapiloak eta Mikeloteren irudimeneko pertsonaia izugarriak ezagutuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak