→Arrigorriaga

Finala eskapatu zaie Espinar eta Agirreri, Arrigorriagan

Emakume Master Cupeko eskuz binakako final lehiatsua bizi izan zen abenduaren 20an, Arrigorriagako kiroldegiko frontoian. Hirugarren postua Arrizabalaga eta Aldaik irabazi zuten 18 tantuko partidaren ostean eta ondoren Patri Espinar-Naroa Agirre eta Amaia Aldai-Oihana Orbegozo pilotarien arteko finala jokatu zen. 426 pilota kolpeko final gogorreko garaileak izan ziren Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo, 22-15ko emaitzarekin.

Partida gogor eta ondo hasi zuten Espinar eta Agirrek, hasierako markagailuan 4-0ko emaitza eskuratu ostean, Usansoloko pilotariaren joko arinaren bitartez. Baina denborak aurrera egin ahala, Espinarren eskubikoak arazoak ematen hasi zen eta hori emaitzean eragin zuzena izan zuten: “Hasieratik mina izan dut eskuetan eta partidak aurrera egin ahala asko handitu zaizkit”, azaldu du Espinarrek. “Azken finaletan horixe gertatu zait, eta gainera pelota txikia zen, haurrek erabiltzen duten tamainakoa”. Arerioek, gabezia horrez baliatuta eta 17 urteko Naroa Agirre gaztearek nabarmenki ondo jokatu bazuen ere, aurre hartu zioten markagailuari, partidak eskaintzen zituen aukerak aprobetxatuz.

Buelta markagailuari

Denborak aurrera egin ahala, Dima eta Azpeitiako pelotariek erritmoa hartzen joan dira, markagailuaren emaitzari buelta emanez, eta 2020ko Emakume Master Cupeko txapeldunak bilakatuz: “Pena sentitu dut Naroagatik”, azaldu du Agirrek. “Bikote onena izan da eta txapelketa oso ona egin du, eta pena berezia eman dit txapelketa irabazteko ilusio handia zuelako”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak