→Arrigorriaga

Garbigune Mugikorra Abusun egongo da ere irailaren 14tik 18ra

Garbigune Mugikorra, iaz Galdakaon // bizkaia.eus

Irailaren 14tik 18ra Garbigune Mugikorra egongo da Abusuko Santa Isabel kalean. Bi ontzidun Garbigune ibiltariaren helburua birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea dela azaldu du Arrigorriagako Udalak, “ohiko Garbigunetara joateko aukeraz gain, udal-mugarte barruan birziklaketa egiteko aukera eskainiz”. Iaz Galdakaon, Arrigorriagan eta Zeberion izan genuen Garbigune Mugikorra. Dagoeneko, hilaren 21etik 25era Zeberioko udaletxeko plazan izango da.

Zer birziklatu daiteke bertan

Kontainer arruntetan bota ezin daitezken hondakinak uzteko aukera emango die herritarrei Garbigune Mugikorrak. Bertan Etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan beti ere), telefono mobilak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, inpresoren tonerrak eta tintazko kartutxoak, kafe-makinen metalezko zein plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, Kaseteak eta erradiografiak. Gehiago jakiteko jo ezazu Garbikerren webgunera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak