→Arrigorriaga

450 inkesta jaso ditu Arrigorriagako Udalak Gazteguneko zerbitzua berritzeko

Otsaileko lehen bi asteetan martxan jarri zen Arrigorriagako Gazteguneko zerbitzua berritzeko prozesuaren lehen fasea. Bertan 10 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako galdetegiak prestatu ziren eta 450 erantzun jaso ditu Udalak.

Gazteak, Arrigorriagako kultur etxe aurrean // Geuria

Otsaileko lehen bi asteetan martxan jarri zen Arrigorriagako Gazteguneko zerbitzua berritzeko prozesuaren lehen fasea. Bertan 10 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako galdetegiak prestatu ziren eta 450 erantzun jaso ditu Udalak.

Udalaren arabera, 13 eta 14 urtekoak izan dira gehien parte hartu duten gazteak eta 17 eta 18 urte bitartekoak, gutxienekoak eta generoari dagokionez, %49,1 mutilak izan dira, %48,9a neskak, eta %2a ez-binarioa.

Gazteen hitzak aztertuz

“Gaztegunearen inguruko diagnosia gehiago osatzeko, orain, herriko hainbat nerabe eta gazteei elkarrizketak burutzen ari zaizkie. Elkarrizketa hauen bidez, zerbitzuaren erabiltzaile eta hartzaile potentzial ezberdinen iritzi eta ikuspuntuak jaso nahi dira, etorkizunerako aldaketa aukerak azaleratzeko. Guretzat funtsezko lana da hau” azaldu du Iratxe Rubio Kultura eta Gazteria zinegotziak.

Aztiker Soziologia Ikergunearen bidez egindako lanaz gain, Arrigorriagako Udala herriko ikastetxe eta Gazteguneko langileekin elkarlanean dabil eta asmoa da martxoan zehar Gaztegune eta Gaztetxokorako zerbitzu berriaren oinarrien zirriborroa idaztea.

Arrigorriagako Udalak Gaztegunearen egoera ezagutzeko hausnarketa-prozesua abiarazi du

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak