→Arrigorriaga

Arrigorriagako gaztetxeak inauterietako bazkaria eskainiko du otsailaren 22an

2019. urteko inauterien bazkaria Arrigorriagako Gaztetxean / Arrigorriagako Gaztetxea

Inauteriak otsailaren 22an, larunbatean, ospatuko dira Arrigorriagan. Egun horretan, aurreko lau urteetan bezala, inauterietako bazkaria egingo da Gaztetxean. Bazkaria 15:00etan izango da eta ondoren bingo musikatuaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Garbantzuak, zankarroia tomate eta piperrekin, flana, kafea eta edaria izango da aurtengo menua. Sarrerak Aldapa eta Imara tabernetan erosi ahal izango dira, 12 euroan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak