→Arrigorriaga

Bi arrigorriagar eta lau basauriar Gorlizko ospitalean, Korrikaren alde

22. Korrikak azken txanpa du. Martxoaren 31n irten zen lekukoa Amurriotik eta dagoeneko hainbat herritatik pasa da, baita Hego Uribe eskualdetik ere -martxoaren 31tik apirilaren 1era bitarteko gauean eta apirilaren 6an-. Gure eskualdean hainbat izan dira euskararen alde korrika egin duten herritarrak, eta eskualdeko herritar askok ere gure udalerrietatik kanpo egin dute korrika.

Adibidez, Gorlizko Ospitalean Arrigorriagako bi lagunek eta Basuariko lauk egin dute bat Korrikarekin. “Atzo Korrika Gorliztik pasatu zela aprobetxatuta, lagun arteko kontu ederra egin dugu ospitaleko lorategian, ilusioz beteta, maitasunez beteta eta indarrez beteta”, diote. Hauek bidali dizkiguten argazkiak Gorlizko Ospitaletik:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak