→Arrigorriaga

Amateur mailako esku pilota txapelketako finalaurrekoak Arrigorriagan jokatuko dira

Apirilaren 27an jokatuko dira finalaurrekoak, 17:00etatik aurrera, doan.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Errioxako taldeak lehiatuko dira Arrigorriagan / EEPF

Arrigorriagako udal-kiroldegian jokatuko dira Euskal Pilota Federazioak antolatutako GRABNI Txapelketako finalaurrekoak eta Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioek hartuko dute parte.

Amateur mailako txapelketa joan den martxoaren 17an hasi zen, apirilaren 14ra bitarteko ligaxka batekin. Aldez aurreko fase hori amaituta, asteburu honetan apirilak 27, finalaurrekoak jokatuko dira. 17:00etatik aurrera izango dira partidak, doan. Hiru partida hauek jokatuko dira:

-Binaka, emakumezkoak, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren artean
-Banaka, gizonezkoak, Gipuzkoaren eta Errioxaren artean
-Binaka, gizonezkoak, Errioxaren eta Gipuzkoaren artean

Finalak maiatzaren 5ean izango dira, Gipuzkoako eta Iparraldeko pilotalekuetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak