Martxoaren 1etik aurrera haragia eta arrain hondakin gordinak eta sukaldatuak bota ahal izango dira edukiontzi marroira, itsaskiak, hezurrak, gazta, arrautza-hondarrak eta oskolez gainera: “Udaltalderen aldetik, zerbitzua gehiago dimentsionatuko dela aurreikusiz, urte honetan zehar, arian-arian, egungo edukiontziak ahalmen handiagoko beste batzuekin eta giltza berezi batekin aldatuko dira, Urduñak dagoeneko badituenak, non proiektu pilotu gisa instalatu ziren” azaldu du María Jesús Ácedo Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotziak.

Edukiontzi marroiaren bilketa, Sondikan // Garbiker
Bestelako hondakinak
Aipatutako hondakinez gainera, hurrengoak bota daitezke marroi koloreko edukiontzian:
- Jatorri begetaleko hondar kozinatuak edo gordinak: fruita, barazkiak, lekaleak, pasta, arroza eta haziak
- Lore eta landareen hondarrak: baratzearen hondarrak, belarra eta inausketaren hondarrak
- Kafe posoak eta iragazkiak, infusio poltsatsoak, ogi-hondarrak, gailetak, opilak, fruitu lehorrak eta horien oskolak, fruta-hezurrak eta kortxo naturaleko tapoiak
- Paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautzak eta uhin-kartoi zikina
- Brotxetetarako edo beste elikagai batzuetarako zotzak, izozki makilak eta antzekoak
- Txikoria, algak, alpistea, gozokiak, zerealak, irina, marmelada
- Konpostagarriak diren poltsak, ontziak eta tresnak
Hala ere, badira edukiontzi marroira bota ezin daitezken hondakinak:
- Erretze hautsa
- Zigarrokinak eta hautsontzien hondarrak
- Errautsak
- Animalien gorotzak
- Katu-hondarra
- Lurra edo loreontzien zohikatza
- Olioa edo beste edozein likido
- Pixoialak, konpresak eta tanpioak
- Eskuohial bustiak
- Tiritak, esparatrapuak, bendak, kotoia, belarrietarako makilatxoak
- Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, arrautzak eta kartoi uhindua, garbi daudenak, inolako substantzia-hondarrik gabe.
- Eranskagailuak eta beste elementu itsasgarri batzuk
- Poltsak eta ontzi ez-konpostagarriak
