→Arrigorriaga

Henar Merinoren ‘Madalenak bizi’ kartelak iragarriko ditu Arrigorriagako jaiak

Uztailaren 21etik 25era izango dira Arrigorriagako Madalenak jaiak. Aurten Udalak eta Jai Batzordeak kartelaren diseinua aukeratzeko lehiaketa martxan jarri zuten. Guztira 17 obra aurkeztu dira: hamar emakumeek sortu dituzte eta zazpi gizonek.

Udal teknikariak eta zinegotziak, artearen munduari lotutako bi pertsonak eta jai batzordeko bi kidek osatutako epaimahaiak erabaki du dagoeneko lehiaketaren irabazlea nor izango den.

/ Arrigorriagako Udala

Irabazlea Henar Merino Refoyo arrigorriagarra da “Madalenak bizi” kartelarekin. Horrekin batera, epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Irati Escalonak eta Jone Goikoleak, Arrigorriagakoa ere azken hau, aurkeztutako “Orain bai, merezi ditugu Madalenak!” kartelari.

Lehiaketan aurkeztutako obra guztiak Edurne Garitazelaia kultur etxean egongo dira ikusgai ekainaren 1etik 30era, eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango dira.

“Madalenak bizi” kartela / Hernar Merino Refoyo

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak