Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du bere azken lana Highlights talde arrigorriagarrak. Urtarrilaren 5ean, ostegunez, izango da kontzertua 21:30etik aurrera eta ‘Shine on’ diska berria aurkeztuko dute.
Sarrerak salgai daude 8 eurotan Kafe Antzokiko txarteldegian. Era berean, pack bat jarri dute salgai (diska eta kontzerturako sarrera) 12 eurotan taldearen Bandcamp atarian. Aurkezpen egunean lagun izango dute Fetitxe taldea.
