→Arrigorriaga

Hilerrietako espazio libreak eta zerbitzuaren kontratuaren esleipena mantenduko du Udalak

Arrigorriagako hilerria // Geuria

Azaroaren 26ko Osoko Bilkuran Arrigorriagako hilerrietako espazio libreak eta zerbitzuak mantentzeko zerbitzuaren kontratuaren esleipena onetsi egin zen EH Bildu, Arrigorriaga Gara eta NOA alderdien aldeko bozkekin eta PSE eta EAJren abstentzioarekin.

Pasa den irailaren 24ko Osoko bilkuran lorezaintza zerbitzuko baldintza-agiriak onartu ziren eta Arri-Loralan Jardineria S.L enpresaren zerbitzuak proposatu ziren, 2021 urteko aurrekontuko urteroko 829.214,82 euroko gastukoak (685.301,51 euro gehi %21eko BEZa, 143.913,31 eurokoa). Enpresak lanaldi osoko lorazain baten zerbitzuak eskainiko ditu hilerrien zerbitzuetarako, urtebeteko kontratuarekin.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak