→Arrigorriaga

Kale-izendegian emakumeen presentzia handitzeko parte-hartze prozesua martxan da

Arrigorriagako udaletxea // Geuria

Berdintasun kontseiluak parte-hartze prozesua martxan jarri du emakumeen presentzia handiagoa izan dadin Udal kale izendegian. “Gobernu-talde honen helburuetako bat eta legegintzaldiko programan jasotako 100 neurrietako bat kale-izendegian aldaketa batzuk egitea da, emakumeen aintzatespen publikorik ia ez dagoela ikusita” azaldu du Udalak webgunean argitaratutako prentsa-oharrean.

Udalak jakinarazi duenez, prozesu honen bidez, herritarrek aukera izango dute euren ustez hori merezi duten emakumeen izenak proposatzeko, baita zein kale aldatu beharko liratekeen proposatzeko ere” azaldu du Joana Etxebarriak, Berdintasun eta Politika feministako zinegotziak.

Prozesua dinamizatzeko Lan Batzordea izendatuko duela azaldu du Udalak, arloko teknikariarekin batera proiektuan lan eginez. Gainera, Osoko Bilkuretara eramango diren adierazpen instituzional guztiak aldez aurretik kontseiluan landuko direla proposatu zuen Udalak eta aho batez onartu zen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak