Arrigorriaga BHIko euskara irakasleak (Rukoma, Ruanda, 1990) Kaixomaitia lehiaketa irabazi zuen pasa den hilabetean eta oraingo honetan Larru Bero izeneko errelatu erotikoen bilduma autoargitaratu du. 24 orduetan Amazoneko euskal liburu salduena izan da: “Hirurogei urteko andrea eta herriko gaztetxo bat. Mendizale amorratu bi Pirinioetako zirrikituak ezagutzen. Eskalatzaile parea kobazulo ilunetan barrena. Taberna baten atarian bezero eta jabea. “Erasmus Party” zaleak Pragan joan-etorrian. Bost errelatu ero, bost errelatu bero” azaldu du Aretxabaletak.

Larru Bero liburuaren azala // Karlos Aretxabaleta
Karlos Aretxabaleta ‘Txapel’ek KaixoMaitia.eus kontakizun erotikoen lehiaketa irabazi du
