→Arrigorriaga

Burbuila taldeak jolastokian mantentzeko karpa bi jarri dituzte Arrigorriagako eskolan

Arrigorriagako Udalak karpa bi jarri ditu Arrigorriagako eskolan, ikasleek pandemiak irauten duen bitartean aire zabalean espazio estali handiagoan egoteko

Maite Ibarra, Idoia Ibarrola eta zinegotziekin batera // Arrigorriagako Udala

Udalak karpa bi jarri ditu Arrigorriagako eskolan, ikasleek pandemiak irauten duen bitartean aire zabalean espazio estali handiagoan egoteko: “Sortu behar izan diren burbuila-taldeak mantentzeko beharra, Kodaketatik eratorritako osasun-beharrei eta espazioei erantzuteko. Horrela, ikasleak jolastokian eta aire zabalean egon ahal izatea errazten da”, azaldu du Celia Rubio Hezkuntza zinegotziak. “Herriko ikastetxeekin harremanetan egon gara, eta eskolan antzeman dugu bi karpa horiek jartzeko behar handiena“.

Zaratamoko Elexalde eskolako karpa // Geuria

Karpak nonahi

Dagoeneko karpa Ugari jarri dituzte Hego Uribe eskualdean Koronabirusak sortutako egoera dela eta: Basauriko Bizkotxalde, Etxegarai eta Basozelai-Gaztelun, Etxebarriko Kukullaga ikastetxean, Zaratamoko Elexalde eskolan eta Ugaoko Leitokin.

Arrigorriagako Karpen instalazioa Eusko Jaurlaritzako ‘Udalaguntza’ programaren barne dago eta gaur egun, pandemia dela eta instalazio hauek egiteko diseinatuta dagoela adierazi du Udalak. Alokairua Basauriko Montaketak Structures enpresari bideratu zaio, hileroko kostua 3.674,68 eurokoa izanik, BEZa kanpo.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak