→Arrigorriaga

Konponketa txikiak egiten ari dira ‘KaleZaindu’ programaren bidez Arrigorriagan

Konponketak, Arrigorriagan // Arrigorriagako Udala

Udal brigadak hainbat konponketa egiten ibili da azken asteetan Arrigorriagako hirigunean. Hurrengo asteetan Abusun egingo dituzte ere: espaloiak, galtzada zatiak… etab: “Hautsita edo mugituta zeuden baldosak, xahututako zintarriak eta antzeko akats txikiak zituzten eremu eta espaloi jakin batzuetan jarduteko beharra ikusi genuen, herritarrentzat arriskutsuak izan daitezkeelako“, izan dira Idoia Molina Hirigintza eta Auzoetako zinegotziaren hitzak. Konponketa hauek berraktibatu berri den KaleZaindu programaren bidez egin badira ere, Molinak adierazi du Udalaren gainerako komunikazio-bideak irekita daudela herritarrek era horietako eskakizunak egin ditzaten: “Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeto arituko gara”.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak