→Arrigorriaga

Artekalek kale eta hiriko arteen profesionalentzako 5. jardunaldiak prestatu ditu Arrigorriagan

Irailaren 23an eta 24an Arteen Sukaldeko bosgarren hausnarketa-jardunaldiak antolatu ditu Artekalek, Arrigorriagako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen jaialdiko iksukizun bat // Geuria

Irailaren 23an eta 24an Arteen Sukaldeko bosgarren hausnarketa-jardunaldiak antolatu ditu Artekalek, Arrigorriagako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. “Datorren kultura: adierazleak eta itzulera soziala” izenburupean, jarduerez betetako jardunaldiak prestatu dituzte ostegun eta ostiralean.

“Adituekin eztabaidatuko dugu datorren kulturari buruz: paradigmaren aldaketak eta egiten dugunaren eragina, nazioarteko dimentsioa, jasangarritasuna, audientziekin dugun harremana eta neurketa“, azaldu dute Artekaletik. “Gure sektoreko proiektuek, inspiratzen gaituen jendeak gauzatutakoek, nola egokitzen ari diren eta zer gauza hartzen dituzten kontuan ikusten lagunduko digute”.

Programa

Irailak 23, osteguna

10:00etatik 14:00ak arte: ‘Del relato al dato’, Álvaro Fierrogaz (Culturmetría) | Gero eta garrantzitsuagoa da zer egiten dugun eta zer eragin duen jakitea; datuen eta neurketaren bidez baino ez dago hori egiteko beste modurik, baina prest gaude horretarako? Tailerraren helburua gure proiektuak aztertzea da, gure jarduerarako neurketa-estandarrak bilatuz. Adierazleak lokalizatzea (kulturalak, sozialak eta ekonomikoak), eta gida bat diseinatzea gure proiektuetan aplikatu ahal izateko.

Irailak 24, ostirala

  • 09:30etatik 09:45ak arte: Jardunaldien aurkezpena
  • 09:45etatik 10:15ak arte: Ekonomia eta gizarte adierazleak, Culturmetríako Alvaro Flerrogaz
  • 10:15etatik 10:45ak arte: Kulturaren Euskal Behatokiak egindako Kaleko Arteen balioari buruzko azterketaren aurkezpena
  • 10:45etatik 11:30ak arte: Datorren kultura: kultura zentzu zabaklean (Margarida Troguet)
  • 11:30etatik 12:00ak arte: atsedenaldia
  • 12:00etatik 12:30ak arte: Circostrada (Sthéphane Segreto-Aguilar)
  • 12:30etatik 12:45ak arte: Fira Tàrrega: Adierazleen eta ebaluazioaren bidez egiten dugunari balioa ematea (Maria Capell)
  • 12:45etatik 14:00ak arte: eztabaida eta mahai ingurua: Kalderarte eta Doos Colectivo kasu lokalak
  • 14:00etatik 14:15ak arte: Itxiera eta ondorioak. Jardunaldien kontakizunaren aurkezpena Irene Intxaustiren eskutik
  • 18:30ean: La Libertad de lo inútil | Bitartekaritza artistikoko proiektua dugu, kaleak komunitatearentzako sorkuntza-, ikerketa- eta hausnarketa-gune natural gisa birpentsatzeko helburua duena, eta gazteenen eta zaharrenen sormena eta irrikak erakusteko helburua duena, hiriko esku-hartzearen bidez.

Kulturketak-en kartela // Kulturketak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak