→Arrigorriaga

Lokalak eta trastelekuak etxe bihurtzeko pausoak eman ditu Arrigorriagak

arrigorriaga obrak 2017 hermenegildo lekunberri kalea
Arrigorriagako kaleak berritzen / Geuria

Lokalak eta trasteleku hutsak etxebizitza bihurtzea arautzen duen udal ordenantzari lehen onespena eman dio udalbatzak. Gobernu taldea osatzen duten EH Bildu eta Arrigorriaga Gara alderdien aldeko bozkei EAJrenak eta PSErenak batu zaizkie; NOAk, aldiz, kontrako bozka eman du. Ordenantzak jasotzen duenez, herriko eraikinen parkean lokal hutsak daude, beheko solairuko lokalen parkea handiegia baita hirigintza-traman integratutako erabilera komertzialaren eskariari begira. Hortaz, ordenantzaren berritzeak bi helburu ditu: batetik, egun eraikia dagoen hirigintza ondarea aprobetxatzea; bestetik, etxebizitza-kopurua handitzea, lurzoru berria erabili barik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak