→Arrigorriaga

Madalena Eguneko programazioa bertan behera uztea erabaki dute Jai Batzordeak eta Udalak

arrigorriaga jaiak 2016 madalenak eta mistela upo mendi
Ez dira madalenak eta mistela banatuko / Geuria

Madalena Eguna ospatzeko prestatutako programazio apala bertan behera uztea erabaki dute Arrigorriagako Jai Batzordeak eta Udalak. Aspaldi erabaki zuten herriko jaiak bertan behera uztea, baina Madalena Egunean, uztailaren 22an, egoerari egokitutako egitarau bat prestatzeko erabakia hartu zuten, baina egungo egoerak “arreta-neurriak zorroztea gomendatzen duenez, ez dira aurreikusitako ekitaldi gehienak mantentzeko baldintzak betetzen, eta, beraz, atzo Jai Batzordea eta Udala bildu zirenean, Madalena egunerako aurreikusitako ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki genuen”, adierazi dute Udal ordezkariek.

Honako hauek dira mantenduko dituzten ekintzak:
– Meza nagusia
– Txistulariak
– Pergolan Abusu eta herriguneko sare solidarioei aitortza publikoa (edukiera mugatua)
– Ekitaldi sinbolikoa udaletxean (publikorik gabe eta on line emateko)

Era berean, Udalak azpimarratu du ez dela jai-ekitaldi alternatiborik egin behar, gaur egungo osasun-alarmako egoeran onartu ezin ditugun pilaketak edo egoerak sor ditzaketelako, eta, horregatik, herritarrei eskatzen die “orain arte erakutsi duten heldutasun bera izatea”.

Iratxe Rubio Kultura eta Jaietako zinegotziak orain arteko prozesua nolakoa izan den hausnartu du: “Ezinbestekotzat jotzen genuen erabaki horrekin batera, Madalena eguna sinbolikoki ospatzean oinarritutako proposamen alternatibo bat antolatu zen, edukiera mugatuko jarduerekin eta pilaketak saihestuz, beti argi izanda egoera aldatzekotan atzera egiteko aukera egon bazegoela. Era berean, kultur sektoreari gure ekarpen txikia egin nahi genion, krisi honetan ahaztu handienetako bat izaten ari baita. Aipatzekoa da gure sortzaileena ere neurri handi batean tokiko eta hurbileko kolektiboa dela, eta krisi honek eragindako gainerako gremioek eta kolektiboek bezainbeste laguntza eta bultzada ekonomikoa behar dituela. Ez da onargarria beste arlo batzuetan egiten den inbertsiotzat hartzea, eta kulturaz ari garenean gastua aipatzea etengabe”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak