→Arrigorriaga

Maite Ibarrak arduraz jokatzeko eskatu die arrigorriagarrei Athleticeko finaleko partida dela eta

Maite Ibarra // Geuria

Arrigorriagako alkateak zuhur jokatzeko deia egin die herritarrei Athleticek bihar jokatu behar duen kopako finala dela eta sare sozialetan elkarbanatutako bideo batean: “Egoera normal batean egun ederra litzateke lagun eta familiarekin konpartitzeko, baina pandemiaren erdian gaude eta ikusten ari gara datuek okerrera egin dutela azken asteetan”, azaldu du. Arrigorriaga Apirilaren 11n sartu zen eremu laranjan 326,55 eragin tasarekin. Bost egun igaro ostean 351,67ra igo da tasa eta azken astean eta 25 kutsatze kasu antzeman dituzte herrian.

“Athletic ez da soilik futbol talde bat; bere garrantzia Bizkaiko gizartean daukan sustraitze handia da eta kirolaz haratago doa. Horregatik egun handia izango da biharkoa Arrigorriagako zale askorentzat, baina gauden egoeran egonda oso garrantzitsua da tentuz eta arduraz jokatzea. Zaindu gaitezen“.

Eremu laranjan sartu da Basauri, 52 egun gune horian eman ondoren

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak