→Arrigorriaga

Maite Ibarrak asteburuan segurtasun neurriak “zorrotz betetzea” eskatu die arrigorriagarrei herria egoera laranjara pasa delako

Oinezkoak, Basaurin / Geuria

Arrigorriagako alkateak Koronabirusak eragindako herriaren egoera “alarmismorik gabe” elkarbanatu du bere sare sozialetan: “Arrigorriaga semaforo laranjan sartu da. Osakidetzak eskainitako azken txostenean Arrigorriaga horitik semaforo laranjara pasatu da. Semaforo honek 4 kolore ditu, birusaren eraginaren arabera: Berdea, horia, laranja eta gorria. Arrigorriagako Udala osasun zentroarekin ari da elkarlanean, eta asteburuari begira herritarrei eskatzen diegu azken neurri eta gomendioak zorrotz betetzea“, adierazi du. Mezu hau tabernari eta enpresa-zerbitzuei helaraziko zaiela adierazi du EH Bilduko alkateak, udaltzaingoak asteburu honetan zehar lanketa berezia egingo duela jakinaraziz.

Bestalde, Ibarrak azaldu du datorren astelehenean, urriak 26, herriko eragile ezberdinekin bilduko dela: “Alarmismorik gabe, baina garden eta tentuz jokatu nahi du Arrigorriagako Udalak”. Astelehenean Covid-19aren krisiaren harira sortuzen Jarraipen Batzordeak bilera egingo duela adierazi du “egoera balizko neurri berriak aztertzeko”.

Maite Ibarra alkatea, artxiboko argazkia / Geuria

Datuak, hurbiletik

Osakidetzako datuen arabera, 2020ko urriaren 21ean egindako ikerketako datuen arabera 13.470 diagnostiko egin dira guztira, 1.033 emaitza positiboekin (%7,7). Gipuzkoa izan da lurralde kaltetuena, 503 positibo kasuekin. Ondoren, Bizkaia, 423rekin eta Araba, azkenik, 96 kasu positiboekin. PCR probetan positibo eman duten pertsonen adin-tarte nagusia 40-64 urte bitarteko pertsonena da (434 kasu guztira), hurrengo adin-tarte kaltetuena 19-39 urte bitartekoena izanik (256 kasu).
Hego Uribeko datuei erreparatuz, herri kaltetuenak Galdakao eta Arrigorriaga dira, 398,11 eta 311,40ko tasarekin, herri biak egoera laranjan.

Covid-19aren inguruko informazio gaurkotua esteka honetan topa dezakezu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak