→Arrigorriaga

Iruñeko Maravillasen aldeko elkartasun eguna antolatu dute Arrigorriagako Gaztetxean

Gaztetxearen bigarren urteurrenaren ospakizuna erabiliko dute Arrigorriagan Maravillas Gaztetxearen aldeko elkartasun eguna ospatzeko, azaroaren 30ean.

Arrigorriagako Gaztetxean ospatutako jaia / Utzitakoa

Gaztetxearen bigarren urteurrenaren ospakizuna erabiliko dute Arrigorriagan Maravillas Gaztetxearen aldeko elkartasun eguna ospatzeko. Azaroaren 30ean izango da hori eta Maravillaseko kideen hitzaldia, bertso bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean bertan.

“Duela gutxi Maravillas Gaztetxeko 22 kide absolbituak izan baziren ere, oraindik 70.000€ inguruko isunen mehatxuak dituzte eta beraz, egun horretako etekin guztiak euren proiektuari eskainiko dizkiogu”, jakinarazi dute Arguia Gaztetxetik.

MARAVILLASEN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA – EGITARAUA
Azaroak 30, larunbata
11:00 Hitzaldia, Maravillaseko kideen eskutik
14:00 Bertso bazkaria: Malen Amenabar, Beñat Gaztelumendi eta Eneko Abasolo “Abarkas” (Izena emateko: 688606765. 10 euro)
23:00 Kontzertuak: Perros Kon Asma, Belardi Rockers eta Beranduegi Erromeria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak