→Arrigorriaga

Azken ordukoa | Merkantzia-tren batek gizon bat harrapatu du Arrigorriagan

Merkantzia-trena, Arrigorriagako tren-geltokian geldituta // Jon Txarroalde

Merkantzia-tren batek adin nagusiko gizon bat harrapatu du Arrigorriagako tren geltokian, 15:45ak aldera. Bertara gerturatu dira Bizkaiko Suhiltzaileak, Osakidetza, DYA Bizkaia eta Ertzaintzako taldeak, abisua jaso bezain pronto.

Adifeko informazio iturriek azaldu dute gizon batek Arrigorriagako geltokiko trenbidera salto egin duela eta tren-makinistak eduki-ontzien trena gelditu bezain pronto ezin izan du lanean jarraitu.

Beste lankide batek errelebatu behar izan duela adierazi dute azpiegituren enpresako informazio-iturriek. Istripuaren ondorioz Renfeko tren zerbitzua ordu batzuez eten dute, baina 18:30etatik aurrera zerbitzua martxan jarru dute berriro.

 Bidaiarak eta segurtasuneko lantaldea, tren geltokian // Jon Txarroalde

Bidaiariak, Aldiriak trenaren nasan // Jon Txarroalde

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak