→Arrigorriaga

Migratzaileek eta errefuxiatuek bizi duten errealitatea azaleratzeko ipuin lehiaketa abian

Unsplash / Tim Mossholder

“Bizitza duin baten bila euren etxea utzi behar izan dutenen errealitatea” azaleratzeko asmoz, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Arrigorriagako Harrera Sareak eta Udalak Migratzaile eta Errefuxiatuen aldeko Ipuin Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Lau modalitatetan parte hartu ahal izango da: ipuin laburra (Word orrialde bat), ipuin labur-laburra (bost lerro gehienez), poesia (24 lerro gehienez) eta bineta (hiru bineta gehienez).

Edozein pertsonak har dezake parte, edozein adinekoa dela eta edonon bizi dela ere, eta modalitate bakoitzean nahi beste idazlan aurkeztu ditzake. “Lehiaketan parte hartzea injustiziari ‘EZ!’ esateko bide bat da, duintasunez bizitzeko toki baten bila bizitza arriskatzen dutenek pairatzen duten errealitatea salatzeko modu bat. Finean, lehiaketan parte hartzea ‘Inor ez da ilegala!’ esatea da”, diote antolatzaileek.

MARTXOAREN 6RA ARTE. Idazlanak urtarrilaren 13tik maiatzaren 6ra arte jasoko dituzte, herriguneko eta Abusuko liburutegietan formatu fisikoan eta liburutegia@arrigorriaga.eus helbidean PDF formatuan. Antolatzaileek izaera sinbolikoa duen sari bana emango dute kategoria bakoitzean, baita 9 urte bitarteko eta 10-14 urte bitarteko kontakizun onentzako saria ere. Epaimahaiak apirilaren 3an jakinaraziko du sarituak nortzuk izan diren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak