→Arrigorriaga

Nax Agirre arrigorriagarrak ‘Bizipoza’ album berria kaleratu du

Iñaki Agirre 'Nax' / Utzitakoa

Iñaki Agirre ‘Nax’ musikari arrigorriagarrak bere lan berria aurkeztu du: Bizipoza. Azaroaren 19an kaleratu zuen ‘Agur’ kantaren bideokliparekin batera. Albuma guztira hamalau abestiz osatuta dago; bederatzi kanta berri iaz plazaratutako ‘Musu eta Irri’ EP-etako bost abestiekin batera.

“Diskak bizitzari lotutako gaiak jorratzen ditu, kutsu positiboan”. Hala deskribatu du Naxek. Bere gitarraz lagunduta, pop-rock estiloko doinu lasaiak izan ditu protagonistatzat. Autoekoiztutako lana izan da, Durangoko estudioan Ibon Alonso ingeniariarekin grabatua. Bakarlari gisa ari den arren, ‘Agur’ kantan Itxaso Azkona biolinista eta Kepa Hurtado baxu-jolearen kolaborazioak ageri dira.

Durangoko azokan bere obrak salgai izango ditu Naxek. Abenduaren 4an, larunbat arratsaldez, eta abenduaren 7an, astearte goizez, autoekoizleen standean egongo da bere musika Euskal Herri mailan zabaltzeko asmoz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak