→Arrigorriaga

Bideoa | XXV. Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia inolako arazo barik antolatu da

Barreek, malabareek eta ilusioak Arrigorriagako kiroldegiko instalazioak hartu ditu XXV. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdian, pasa den asteburu honetan. Mende laurdena bete duen jaialdia berezi xamarra izan da aurten Covid-19ak eragindako egoeragatik, baina horrela izanik ere, Arrigorriagako topaketa magikoenak ez du inolako arazorik izan aurrera egiteko.

Kiroldegiko PPII pistetan eta frontoian zein Lonbo aretoan segurtasun neurri zorrotzak egon ziren ikuskizunetaz gozatu ahal izateko: sarrera eta irteera zirkuituez gain, maskarak eramatea edota gela jartzea derrigorrezkoa izan zen. Lekua hartzeko orduan, aldez aurretik izena emandako pertsonek lehentasuna izan zuten, eta lekurik soberan egonez gero, gainontzeko ikusleentzat egokitu ziren eserlekuak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak