Sareak

☉ Arrigorriaga

Programa / Arrigorriagako Madalenak izango dira uztailaren 19etik 23ra

Gastronomia lehiaketak, bertsolariak, euskal dantzak, kirol txapelketak eta musika eskaintza zabala egongo da uztailaren 23ra arte.

|

arrigorriaga jaiak 2017 txupina 10

Ostegunean, uztailaren 19an, hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Aritz Berri Dantza Taldeak emango die hasiera aurtengo Madalenei. Gastronomia lehiaketak, bertsolariak, euskal dantzak, kirol txapelketak eta musika eskaintza zabala egongo da uztailaren 23ra arte.

ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2018-EGITARAUA
Uztailak 19, osteguna
19:30 Denok plazara
20:00 Txupinazoa Aritz Berri Dantza Taldearen eskutik
20:15 Buruhandiak
20:30 Harrera udaletxean herriko talde eta kuadrillen ordezkariei
20:30 Txosnen irekiera
21:00 Kantatuaz Arrigorriagako taldea herrian zehar
22:00-00:30 Eraso Sexisten aurkako tailer ibiltaria
22:30 DJ Gomi eta DJ Markelin udaletxeko plazan
23:00 Kontzertuak: Mockers + Tooth + La Txirla, txosnagunean

Uztailak 20, ostirala
10:00 Diana eta Kalejira
12:00-14:00 Ginakna Jeunesse (Frantziako eta Arrigorriagako nerabeen artekoa) Joan XXIII plazan
14:00 Nagusien bazkaria kiroldegian
15:00 Bertso bazkaria Joan XXIII plazan (Jone Uria eta Agin Laburu)
17:00 Futbol 7ko finalak eta sari banaketa
18:00-19:00 Emakumeen padel txapelketaren finala
19:00 Sama Siku Fanfarrea
19:00 Buruhandiak
19:00 Euskaraldiari buruzko Informazio Mahaia udaletxeko plazan
19:00 Kale Antzerkia Tornado Konpainiarekin, udaletxe zaharreko arkupetan
19:30-21:00 Gizonezkoen padel txapelketako finala
19:30 Txistorra jana udaletxeko plazan
20:00 Saskibaloi txapelketa, triangularra
20:15 Euskal Dantzak udaletxe plazan, Aritz Berri Dantza Taldea
20:30 Txikifesta show Barua parkean
21:30 Kontzertuak: Disaster Now + Kaotiko + ETS (Udaletxe plazan)
22:00 Bizkaia pilota txapelketa: Arteaga II vs Laso // Olaizola II-Aretxabaleta vs Bengoetxea VI-Larunbe // Bakaikoa-Urretabizkaia II
23:30-02:30 Helduentzako DJ festa Barua parkean
02:30 Erromeria: Trikizio (Udaletxe plazan)

Uztailak 21, larunbata
10:00 Diana eta kalejira
10:00 Bakilaoa, marmitkoa, paella eta tortilla txapelketak
11:00 Urpekaritza bataila, igerilekuko kanpoaldean
11:00 Eskalada, kiroldegian
11:00 Hasiberrien eta umetxoen esku pilota partidak
11:00 Taekwondo jardunaldi irekiak
11:00-14:00 Xake partida azkarrak, udaletxeko arkupetan
12:00 Sama Siku fanfarrea
12:00 Apar festa Agirre Lehendakaria parkean
13:00 Buruhandiak
17:00 Futbol 7ko finalak eta sari banaketak
17:30-20:30 Umeentzako parkea (Barua parkean)
18:00-20:00 Umeentzako tailerrak Barua parkean
19:30 Kalejira, Aritz Berri Dantza Taldearen eskutik
20:00 Folklore jaialdia: Ipar Osetiako GOREST taldea, Rwandako Inyamibwa eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
20:30 Izozki banaketa Kultur Etxean
21:00 Lokomotores elektrotxaranga
23:00 Dantzaldia udaletxean: Montecristo
23:00 Kontzertuak: Siroka+Rat-zinger+Beranduegi (txosnagunean)

Uztailak 22, igandea
10:00 Diana eta kalejira
10:00 Mistela eta madalena banaketa
11:00 XIX. Txirrindulari-bira
11:00 Hasiberrien eta umetxoen esku pilota partidak
11:00 Meza nagusia eta Eki Eder Abesbatza
12:00-14:00 Umeentzako eta familientzako jolasak kiroldegian
12:30 Barakaldakoko Udal Musika Banda udaletxeko arkupetan
13:30 Txakolin eta Oliben dastakera, udaletxeko arkupetan
14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan
16:00 Tute txapelketa jubilatuen etxean
17:30-20:30 Umeentzako eta familientzako jolasak kiroldegian
18:30 Bizkaiko herri kirol liga: Ondarroako Herri Kirol Taldea, Agirre Lehendakaria parkean
19:00 Buruhandiak
19:30 IX. Play Back lehiaketa udaletxe plazan
20:00 Fritanga Elektrotxaranga
22:30 Kontzertu mexikarra udaletxe plazan: Puro Relajo
00:00 DJ Felsgold txosnagunean

Uztailak 23, astelehena
10:00 Diana eta Kalejira
11:00-13:00 Burbuilen festa Agirre Lehendakaria Parkean
11:30-12:30 Pizza Jaurtiketa Odol Emaileen plazan
13:00 Txapela Buruan eta Ibili Munduan umeentzako ikuskizuna udaletxe plazan
15:00 Paella jana udaletxeko arkupetan
16:00 Mus txapelketa Aldapa tabernan
19:00 Xori-Gizonaren Elezaharra dantza ikuskizuna Barua parkean
19:00 Buruhandiak
19:00 Ku-klux fanfarrea
20:00 Dantza eta plaza erromeria, Patxi eta konpainia taldearekin, udaletxe plazan
20:00 Tolin abeslariaren emanaldia, Barua parkean
22:00 Jai amaiera: Meridian Rock Band eta Play The Game (Queen-en bertsioak)

☉ Arrigorriaga

Jardueraz betetako programa prestatu dute azaroan Arrigorriagan, A25eko testuinguruan

Hitzaldiak, tailerrak, Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza bezalako jarduerak prestatu dituzte datozen egunetan

|

Martxa feminista, joan den martxoaren 8an, Arrigorriagan // Geuria

Azaroaren 28ra bitartean jardueraz betetako programa antolatu dute Arrigorriagan, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren testuinguruan.

Jarduerak Arrigorriagako Udalak eta Lamiaena emakumeen etxeak antolatu dituzte herrigunean: hitzaldiak, tailerrak, Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza, A-25eko elkarretaratzea, Garrasidromoa, argazki erakusketa…

Egitaraua | A-25a Arrigorriagan

Azaroak 10, asteazkena
17:00 Indarkeria matxistaren aurkako erakusketa (Carolina Zuluaga), Lamiaena.
Inaugurazioa, azaroaren 12an, 18:00etan

Azaroak 11, astelehena
18:30 Zineforuma: La Virgen Roja

Azaroak 18, asteartea
18:00 Solasaldia: Emakumeak eta arrisku kardiobaskularra, Lamiaena

Azaroak 21, ostirala
Mural ibiltaria: ‘Elkarrekin isiltasuna hausten dugu’

Azaroak 23, igandea
12:00 Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza, udaletxetik hasita

Azaroak 25, asteartea
19:30 Elkarretaratzea, udaletxeko plaza
20:00 Garrasidromoa: “Oihukatu indarkeria matxistaren aurka!”
Panel informatiboa: 2010-2015 bitartean eraildako emakumeak

Azaroak 26, asteazkena
18:00 Tailerrak: Erresistentziaren Ahotsak “Eta zure ahotsa irudietan kontatu ahal izango balitz?”

Azaroak 27, osteguna
18:00 Solasaldia: ‘Indarkeria matxista eta negazionismoa: erantzun feminista eta juridikoak atzerapausu legalen aurrean’, Lamiaena

Abenduak 12 – urtarrilak 30
17:00 Argazki-erakusketa: ‘Irregulartasuna indarkeri anizkoitza eta desentralizatua da’, Lamiaena
Inaugurazioa: abenduak 12, 17:30

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bazkaria, kontzertuak eta mendi martxa antolatu dituzte Arrigorriagako Gaztetxearen urteurrenean

Azaroaren 29an antolatu dute urteurrena eta egun osoan zehar jarduerak antolatu dituzte Gaztetxean eta inguruetan

|

Bost Axola Potxola taldea, Zeberion // Bost Axola Potxola

Arrigorriagako Gaztetxearen zortzigarren urteurrena ospatuko dute azaroaren 29an, eta hainbat jarduera antolatu dituzte egunean zehar.

Lehen jarduera mendi martxa izango da. Urteurren guztietan lez, asmoa igoera Artandara egitea da, “baina euria egitekotan bertan behera geratuko da jarduera”, azaldu dute Gaztetxetik.

Mendi martxaz gainera bazkaria eta bazkaloste musikatua antolatu dute Gaztetxean ‘Bost axola potxola’rekin. Bazkaltzeko prezioa 13 eurokoa izango da.

Arrasti aldera Joseto ta Alayak-en elektrotxaranga egingo dute herrian zehar eta gaualdean Gaztetxeko kontzertuei paso emango diete Niere, Tobogan eta Beranduegi Erromeriarekin.

Egitaraua | Arrigorriagako Gaztetxearen VIII. urteurrena

Azaroak 29, larunbata

10:00 Mendi martxa Artandara
15:00 Bazkaria + bazkaloste ‘Bost axola potxola’ taldearekin Gaztetxea
18:00 Elektrotxaranga: Joseto ta Alayak
22:00 Kontzertuak: Niere + Tobogan + Beranduegi Erromeria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Enriqueta Hortalak badu bere kalea eta herritarren merezitako omenaldia Arrigorriagan

Musikak protagonismo berezia izan du Artizarra eskolaren eta Hortalak bere garaian sortutako abesbatzaren eskutik, eta hunkigarria izan da oso bertara hurbildu direnentzat. 

|

Enriqueta Ortala kalean batu dira herritarrak // Geuria

Eguraldia lagun izan ez arren, asko izan dira gaur goizean Enriqueta Hortala kalera hurbildu diren arrigorriagarrak. Gaurtik aurretik izen berri hori ere presente egongo baita  herriko kale izendegian.

Ekitaldian, antolatzaileek nabarmendu dute “musikaren munduan herrian erreferente izan zen emakumeari” eskaini zaiola kalea, “besteak beste emakumezkoen abesbatzaren sortzaile izan zelako”.

Musikak protagonismo berezia izan du Artizarra eskolaren eta Hortalak bere garaian sortutako abesbatzaren eskutik, eta hunkigarria izan da oso bertaratu direnentzat.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Kale izendegiari beste emakume izen bat gehituko diote Arrigorriagan larunbat honetan: Enriqueta Hortala

Joana Etxeberria, Politika Feministetako zinegotziak aurreratu du urtea bukatu baino lehen Maruja Torres izena jarriko diotela Montefuerteko futbol zelaiari

|

Udal ordezkariak Enriqueta Hortala kalean // Geuria

2021ean Kultur Etxe berriari Edurne Garitazelaia izena emanda hasitako bideari (2023an Teodosia Ortega parkearen txanda heldu zen) jarraipena emango dio Arrigorriagako Udalak larunbat honetan, Kultur Etxe atzeko kaleari Enriqueta Hortala Cimiano izena emanez. Helburua, udal ordezkariek azaldutakoaren arabera, “emakumeei espazio publikoan euren tokia ematea da”.

Helburu hori aurreko legealdian finkatu zuten Arrigorriagan: “izen hauek guztiak bere momentuan Berdintasun Kontseilutik abiarazi genuen prozesu parte hartzailean aipatuenak izan ziren. Horien arten Enriqueta Hortalarena izan zen boto gehien jaso zuenetariko bat” gogorarazi du Etxeberriak.

Zergatik, baina, aitortza hau Hortalari? “Artista polifazetikoa izan zen Hortala, betiere musika munduari lotutakoa. Pianojolea izateaz harago, irakaslea ere bazen, eta egun Albaraka izena duen abesbatzaren sortzailea ere izan zen”.

Bere hitzartzeari amaiera emateko, Etxeberriak aurreratu du urtea bukatu baino lehen Maruja Torres izena jarriko diotela Montefuerteko futbol zelaiari: “Azken finean, emakume hauek ekarpen handia egin diote gure kulturari, kirolari, euskarari eta bizitzaren sostenguari”.

Maite Ibarra alkateak, bere aldetik, “gure herriaren historian ekarpen funtsezkoa egin zuen emakumea” izan zela nabarmendu du.

Bukatzeko, Lourdes Perosanz Berdintasun teknikariak larunbateko ekitaldiaren xehetasunak eman ditu, eta herritarren parte hartzea funtsezkoa dela nabarmendu du.

12:00etan hasiko da omenaldia, eta bertan parte hartuko dute Aritzberri Dantza Taldeak, Artizarra Musika Eskolak, eta Hortalak sortutako abesbatzaren oinordekoa den Albaraka taldeak, hurrenez hurren. Bukatzeko mokadutxoa egingo dute Azokea aretoan.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak | Sorginek eta mamuek Arrigorriagako Gau Beltza hartu dute etxeko txikiekin

Udaletxeko arkupeetan Euskal sorginen inguruko tailer sentsoriala antolatu dute Arritxikerrak dinamikako kideek

|

Mozorratutako neskatxo bat, Arrigorriagan // Geuria

Heldu da urriaren azken eguna eta horrekin… Gau Beltza. Azken urteetan ikusi denez, Hego Uribeko udalerri askotan antzinako tradizio hau berreskuratzen joan dira herritarrak eta Arrigorriagan ez dira gutxiago izan.

Izan ere, Arrigorriagako Gau Beltza etxeko txikientzat eta gazteentzat prestatu dute Arritxikerrak dinamikako kideek 17:30ean. Udaletxeko arkupeetan Euskal sorginen inguruko tailer sentsoriala antolatu dute, sorginen txano eta sendabelarren artean. Ondoan, kalabazak apaintzeko eta aurpegiak margotzeko eta eskulan-tailerra prestatu dute.

Orduek aurrera egin ahala, herritarrak udaletxeko plazara hurbiltzen hasi dira, askotariko mozorroekin jantzita eta jolas eta koreografiak egin dituzte bertan. Amaitzean kalejira antolatu dute herriko kaleetan barrena.

Osorik irakurri