E-PRTR Europako iturri eta isurketa kutsagarrien erregistroak argitaratu du Euskal Herrian gehien kutsatzen duten enpresen zerrenda, 2014ko erregistroan oinarrituta. Zerrenda horrek zementuaren eta energiaren sektoreetan dauden fabrikak biltzen ditu. Tartean, Arrigorriagako Rezola zementu fabrika. Bederatzigarren postuan dago.
Enpresa kutsagarrienak
Euskal Herrian 485 enpresa aztertu dituzte, eta horien artean 275k kutsagarrien muga gainditu dute (Araban 37, Bizkaian 53, Gipuzkoan 49, Nafarroan 115 eta Iparraldean 21). Enpresa kutsatzaileen zerrendaren gorenean Petronor (Zierbena) dago alde handiarekin. Ondoren agertzen dira: Bahia de Bizkaia Electricidad (Zierbena), Edar Galindo (Sestao), Magnesitas Navarras (Zubiri), Zikuñagako Papelera Gipuzcoana (Hernani), Zabalgarbi (Alonsotegi), Añorgako Cementos Rezola (Donostia), Acciona Energia (Zangoza), Cementos Rezola (Arrigorriaga), Artikako zabortegia (Bilbo) eta Lemoako Cementos (Lemoa).
Rezola, kutsadura airera
Rezola zementu fabrikak sortzen duen kutsadura airera bideratzen du. Hauek dira isurtzen dituen osagai kimikoak:
- Kobaltoa (CO): 1.240.450,27 (740.450 gainditzen du kobalto maila)
- Karbono dioxidoa (CO2): 199.528.590 (99.528.590 gainditzen du karbono dioxido maila)
- Nitrogeno oxidoak (NOx): 543.669,54 (443.690 gainditzen du nitrogeno oxidoen maila)
