→Arrigorriaga

Sauna berria estreinatu dute Arrigorriagako kiroldegian

Kiroldegiko sauna berritu du Arrigorriagako Udalak. INNOVA enpresak jarri du sauna berria eta 11.200 euro bideratu ditu Udalak lanetara. Orain arte bezala, 6 pertsonentzako tokia izango du saunak.

Udal kiroldegikoa sauna berria / A.U

Udala kiroldegia eraberritzeko prozesuan murgilduta dago uda partetik: muskulazio-gela margotu zuen lehenengo eta barruko igerilekuko sabaia aldatu zuen ondoren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak