→Arrigorriaga

Sonia Rodriguez EAJko alkategai izango da Arrigorriagan

Sonia Rodriguez izango da 2019ko udal hauteskundeetan Arrigorriagako EAJko alkategaia, alderkideek hala erabaki ondoren. Euskara eta komunikazio zinegotzia da egun Rodriguez.

Sonia Rodriguez zinegotzia eta Asier Albizua alkatea, udal-prentsaurreko batean / GEURIA

Sonia Rodriguez izango da 2019ko udal hauteskundeetan Arrigorriagako EAJko alkategaia, alderdikideek hala erabaki ondoren. Euskara eta komunikazio zinegotzia da egun Rodriguez. “Alderdikideek adierazitako konfiantzak Arrigorriagaren alde lan egiten jarraitzeko gogoak berrindartu dizkit”, adierazi du alkategaiak. Asier Albizua (EAJ) da Arrigorriagako egungo alkatea, 2011. eta 2015. urteko udal hauteskundeetan hautatua izan ondoren. 43 urte ditu Sonia Rodriguezek eta euskal filologian lizentziatua da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak