→Arrigorriaga

Argazkiak | Gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan bere etxebizitza gasarekin lehertzeko mehatxua egin ostean

Eguerdi aldera, suhiltzaileek eta emergentzia zerbitzuek abisua jaso dute Arrigorriagako Unamuno kalean etxebizitza erretzeko mehatxua egin duen gizon batek eragindako ezbeharragatik: “Etxebizitza erretzeko mehatxua egin du eta barruan giltzapetu da”, azaldu dute ezbeharra ikusten ari ziren hainbat lekukok, harrituta. Gizona etxebizitzan giltzapetu da eta Unamuno kaleko inguruak auzotarrez bete dira minutu gutxitan.

Emergentzia zerbitzuak gas-jarioa mozten // Geuria

Eguerdi aldera, suhiltzaileek eta emergentzia zerbitzuek abisua jaso dute Arrigorriagako Unamuno kalean etxebizitza erretzeko mehatxua egin duen gizon batek eragindako ezbeharragatik: “Etxebizitza erretzeko mehatxua egin du eta barruan giltzapetu da”, azaldu dute ezbeharra ikusten ari ziren hainbat lekukok, harrituta. Gizona etxebizitzan giltzapetu da eta Unamuno kaleko inguruak auzotarrez bete dira minutu gutxitan.

Ertzaintzak, Arrigorriagako udaltzainen laguntzarekin batera, Unamuno kalea itxi egin du eta bertara gerturatu dira suhiltzaileen garabi bateko kamioia eta beste ibilgailu bi, Ertzaintzako beste lau ibilgailu eta Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bi. 13:30ak aldera Ertzaintzako negoziatzaileak eta talde taktikoa agertu dira gizonarekin tratatzeko. Gizonaren mehatxuak kontuan izanda, larrialdiko zerbitzuek gas jarioa moztu dute auzoan eta handik gutxira, talde taktikoko poliziak gizona onik atera du etxebizitzatik eta anbulantziara sartu ostean atxilotuta eraman dute komisaldegira.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak