→Arrigorriaga

Sute handia Arrigorriagako Barrena kaleko etxebizitza batean; dagoeneko kontrolpean

Sutearen irudia / Utzitakoa

18.00ak aldera sua piztu da Arrigorriagako Barrena kaleko etxebizitza batean. Bizkaiko suhiltzaileek sareen bidez adierazi dute “sutea oso indartsua” dela eta “etxeko solairu bat guztiz kaltetuta” dagoela. Dagoeneko sutea kontrolpeak dutela esan dute suhiltzaileek, etxebizitza hozten, aireatzen eta alboko etxeak errebisatzen ari dira.

Barrena kaleko etxebizitza batean izan da sutea. Suhiltzaileekin batera, udaltzainak eta Ertzaintzaren agenteak daude bertan. Denbora tarte batez kalea moztu dute eta trafikoa ondoko kaleetatik bideratu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak