Haurrentzako antzerkiak programatu ditu Arrigorriagako Udalak Abusun zein herrigunean. Euskaraz izango dira bi ekitaldiak
Urtarrilaren 27an, ostiralez, Abusu Zentro Soziokulturalak lau urtetik gorako umeentzako antzerkia hartuko du. Hain zuzen, Txalota Antzerki Taldeak ‘Bualá’ lana eskainiko du 18:00etatik aurrera ekitaldi aretoan.
Era berean, herrigunean ere umeentzako antzerkia programatu dute. Hilaren 29an, igandez, Borobil Teatroak ‘Gu’ obra antzeztuko du Lonbo aretoan 12:30ean.
