→Arrigorriaga

Aitor de Kintana eta Iñaki Rikarteren “Pizza” irabazle Arrigorriagako Umorea Labur film laburren jaialdian

Moriarti Produkzioko kideak / Umore Labur

“Pizzak” irabazi du Umorea Labur film jaialdiko laburmetrai onenaren saria, Lanbarri Kultur elkarteak antolatutako Lonbo Aretoan abenduaren 9tik 14ra ospatu den XVIII. edizioan

Aurten 216 film labur jaso dira eta horietatik 31 sail ofizialean lehiatu dira. Azkenean, Aitor de Kintana eta Iñaki Rikarteren “Pizza” suertatu da jaialdiaren irabazle. Bestalde, “Pizzarekin” batera, Pablo Alen-ek eta Breixo Corral-ek irabazi dute zuzendaritza onenaren saria “El cumple” laburmetraiagatik, Pilar Nogales-ek eta María Córdobak antzezketa onenaren saria lortu dute “Dudillas” lanagatik, Diego H. Kataryniuk-ren “Amargo era el postre-k” ikusle gazteen saria jaso du eta ikusleen saria Sandra Reina eta Fran Menchónen “Trivial” laburmetraiak irabazi du.

Edizio honetan, Moriarti Produkzioak eskuratu du Ohorezko Txantxarria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak