ā†’Arrigorriaga

Urarekiko sentsibilizazio jaia antolatu dute Arrigorriagan ekainaren 5ean

arrigorriaga uraren jaia 2015 ur partzuergoa

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako Uraren Jaia familiei zuzenduta dago. Tailer didaktikoak, jolasak, musika eta bisita gidatuak prestatu dituzte 10:30etik 14:00etara

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako Uraren JaiaĀ familiei zuzenduta dago. Tailer didaktikoak, jolasak, musika eta bisita gidatuak prestatu dituzte 10:30etik 14:00etara

Ekainaren 5ean, igandez, Ingurumenaren Egunarekin bat eginez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako Uraren Jaiaren 24. edizioa ospatuko da Beteluriko Edateko Uren Tratamendutegian, Arrigorriagan. Jaiaren helburua izango da populazioa eta, bereziki, txikienak, ura arrazoiz erabili beharraz eta uraren kutsadura saihestu beharraz sentsibilizatzea, uretako ekosistemen iraupenerako berme gisa.

Egun osoan zehar, bisita gidatuak egingo dira taldeka, begirale espezializatuekin, edateko uraren tratamendutegiaren funtzionamendua ezagutzeko. Era berean,Ā Beteluriko zelaietara bertaratuko direnek tailer didaktikoetan (makillajea, irratia, birziklapena, pintura…) nahiz zientzia eta arte tailerretan parte hartu ahal izango dute. Gainera, puzgarrien parkea, igerileku txikiak arrantzan egiteko eta ontziak, ludoteka, musika-tresnen eremu bat, abentura-zirkuitua eta goming izango dituzte haurrek.

Bestetik, goizeko lehen ordutik, txaranga bat ibiliko da esparruan zehar eta kaleko antzekia ere izango da. Hala nola, Ā Potxin eta Patxin pailazoak eta Tor Magoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak