→Arrigorriaga

‘Zainduz’ eta ‘Lagunkoia’ programei berrekin die Arrigorriagak

Nagusi bat, zaintzailearekin, Basaurin / Geuria

Udaleko Gizarte zerbitzuek martxan jarri dituzte berriro Zainduz eta Lagunkoiako ‘Hiri Lagungarrien’ programa erreferenteak, Covid-19ak erangindako egoerak bertan behera utzi eta gero.

Zainduz programak mendetasun-arriskuan dauden zaintzaileei laguntza-zerbitzua eskaintzen die. Helburu nagusiak zaintzaileek eskaintzen dituzten zainketen kalitatea eta zaintzaile nagusien bizitza-kalitatea hobetzea, familien arteko erantzukizuna bultzatzea eta nork bere burua zaintzeko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak luzatzea da. Oinarrizko prestazioak informazioa, orientazioa eta formazioa dira eta mendetasun-arriskuan dauden pertsona zaintzaile ez-profesionalei zuzenduta daude, lehen mailako zaintzaileak edo senideak izan edo ez.

Urritik abendura lau jarduera antolatuko dira: laguntza psikologiko taldeen sorrera, zaintzaileen egoera emozionala lantzeko; prestakuntzak, familia-zaintza hobea eskuratzen lagunduko duten tresnak eskaintzeko; zaintzaren Udal-zerbitzua, programaren koordinazioa, erakartzea eta hobetzeko informazio-aholkularitza, eta orientazio-zerbitzua eskaintzeko; psikoestimulazioa, narriadura kognitiboa eta funtzionala hobetu edo atzeratzeko. Jardueretan parte hartzeko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri behar da 944 02 02 05 telefono zenbakiaren bidez.

Bestalde, Lagunkoiako Hiri Lagungarria ere martxan jarriko dute berriro. Programa honen helburu nagusia Arrigorriaga adin guztientzako udalerrian bilakatzea da, zahartzaro aktiboa eta osasuntzutsuaren aldeko baldintza onenak sortuz eta bultzatuz. Helburu hori erdiesteko proiektuari jarraipena eman nahi diote, talde eragilea berriz bultzateko asmoarekin eta Covid-19ak eragindako beharrei erantzunez.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak