→Arrigorriaga

ZOZKETA | ‘Ez dok ero’ ikuskizuna Arrigorriagako Lonbo aretoan ikusteko sarrera bikoitza zozketatzen dugu

Apirilaren 30ean ‘Ez Dok Ero’ ikuskizuna ekarriko du Tartean teatroak Arrigorriagako Lonbo Aretora, 19:30ean.

Argazkia: Guillermo Casas

ZOZKETA BUKATUTA. Apirilaren 30ean ‘Ez Dok Ero’ ikuskizuna ekarriko du Tartean teatroak Arrigorriagako Lonbo Aretora, 19:30ean. Jokin Oregik zuzendutako obra honek euskara eta euskal kultura jorratuko ditu euskal road movie honen bidez, euskal kultura, antzerkia eta gizartearen irudi deformatua eta barregarria eskainiz. Patxo Telleriaren testua erabiliz eta Mikel Martínezek eta Patxo Telleriak bizitza emango diete obrako pertsonaiei. ‘Ez Dok Ero’ 2020ko azarotik dabil biran eta estreinaldia Bilboko Arriaga Teatroan egin ostean Astigarragan, Agurainen, Zarautzen, Basaurin, Villabonan, Durangon, Donostian, Tolosan… egondakoa da.

Horrela dio antzezlanaren sinopsiak: “Mikelote eta Pantxo urteetan zehar arrakasta eskuratu duen bikotea dugu, baina euren formulak indarra galdu du. Lekua ere galdu dute, gaur egun umoregile berriek kendu diete euren tartea eta eszenatokiak bertan behera uzteko garaia heldu zaie. Pantxok erretiro gogor hau onartu du. Denbora eman du teatroaren mundu zoro honetatik urrundu nahian eta bizitza arrunta, lasaia eta zentzuzko baten bila zeraman. Mikelotek ordea ez du amaiera hau onartu nahi. Teatroaren pozoia bere zainetan darama eta horrek eromenera eramango du. Egun batean, Mikelote zoroak proposamen bat egingo dio Pantxori: Euskal Herriko herri guztietatik antzezlanak egitera joatea, “Euskal antzerkiak behar dituelako”. Bidaia horretan nahastutako korapiloak eta Mikeloteren irudimeneko pertsonaia izugarriak ezagutuko dituzte”.

Irabazlea: Ane Valle Fernandez

ZOZKETAREN OINARRIAK

Geuriak sarrera bikoitz bat zozketatzen du ostiralean, apirilak 30, 19:30ean Arrigorriagako Lonbo Aretoan ‘Ez dok ero’ antzezlana ikusteko. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Apirilaren 28an, asteazkenez, 13:30ean bukatuko da zozketa eta helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jakinaraziko zaie irabazleari noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: ‘Ez dok ero’ – Geuria zozketa
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak