→Arrigorriaga

Zubi-garabi operadorea eta altueran lan egiteko ikastaroak antolatuko ditu otsailean Arrigorriagako Gazteguneak

Zubi garabiak // Geuria

Arrigorriagako Gazteguneak zubi-garabi operadorea eta altueran lan egiteko ikastaroak antolatuko ditu otsailaren 22tik 26ra, 09:00etatik 14:00ak arte. Ikastaro hauek 18 eta 35 urteko gazteei zuzenduta daude eta 100 euroko prezioa dauka. Izena emateko epemuga otsailaren 12a izango da, bai Gaztegunean eta baita Abusuko HAZn. Telematikoki izena eman nahi izatekotan 946 001 876 telefono zenbakira deitu daiteke edota gaztegunea@arrigorriaga.eus helbidera idatzi.

Abarketen ikastaroa

Ikastaro horiez gainera, Abarketa ikastaroa prestatuko du Gazteguneak ere otsailaren 6an (larunbata), 10:00etatik 14:00ak arte. Ikastaro honek 25 euroko hobariak izango ditu eta bertan izena emateko epemuga urtarrilaren 29a izango da. Gainontzeko ikastaroekin bezala, Gaztegunean eta baita Abusuko HAZn izena eman ahal izango dute interesdunek. Telematikoki izena eman nahi izatekotan 946 001 876 telefono zenbakira deitu daiteke edota gaztegunea@arrigorriaga.eus helbidera idatzi.

Abarketak // Barren.eus

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak