→Zaratamo

Aurrekontu parte-hartzaileak bigarren urtez abiarazi ditu Zaratamok

Iaz bezala, Zaratamoko Udala aurrekontu parte-hartzaileak prestatzen hasi da: “Iaz izan zen lehen aldia aurrekontu parte-hartzaileekin, eta aurte ere herritarrei aukera eman nahi diegu euren iritzia jakin ahal izateko eta herritarrek euren iritzia azaldu ahal izango dute martxoaren 5era arte”, azaldu du Alberto Ugarriza alkateak. “Udaleko diru publikoa eta herri interes orokorra uztartu nahi dugu, udalaren eta herritarren artean elkarlan parte-hartze kultura indartu behar dugu”.

Zaratamoko Udaletxea // Geuria

Iaz bezala, Zaratamoko Udala aurrekontu parte-hartzaileak prestatzen hasi da: “Iaz izan zen lehen aldia aurrekontu parte-hartzaileekin, eta aurten ere herritarrei aukera eman nahi diegu euren iritzia jakin ahal izateko eta herritarrek euren iritzia azaldu ahal izango dute martxoaren 5era arte”, azaldu du Alberto Ugarriza alkateak. “Udaleko diru publikoa eta herri interes orokorra uztartu nahi dugu, udalaren eta herritarren artean elkarlan parte-hartze kultura indartu behar dugu”.

Udalak azaldu du 2020a urte zaila izan zela herrigintza eta kudeaketarako: “Zailtasunak zailtasun, saiatu gara herriko zerbitzuak egoki mantentzen eta behar handiena dutenei modu berezian tratatzen”. Udalak 2019an Foru Aldunditik jasotzea aurreikusitako likidazioak murrizketa handia jasan duela adierazi du Ugarrizak: “Udalkutxatik 33.050 euro gutxiago jasotzea aurreikusita genuen, guztira 1.191.953 euro jasotzeko aurreikuspena eginez. Baina azkenean 1.072.000 euro jaso genituen eta gainera, horietatik 69.000 euro itzuli behar ditugu”. Zaratamoko Udalak 153.000 euro gutxiago jaso zituen iaz.

Gastu soziala, lehendabizi

Jasotako dirua gastu sozialei bideratu dituela iragarri du Udalak: “Emergentziazko diru-laguntzetan bikoiztu dugu gastua”. Gainera, hainbat inbertsio egin dira Elexaldeko eskolan: ekipamendu informatikoak erosi dira eta internet sarbidea ezarri dute halako aukerarik ez zutenentzako, Etxekit enpresa kontratatu dute haurrek egun hotzetan jolastu ahal izateko karpa ezarriz eta hosgabetze-lanak egin dituzte psikomotrizitate eta gimnasio geletan, besteak beste. “Herritarrok ere parte zarete egoera aztertu eta beharrizanak aztertzeko”, azaldu du Udalak, eta prozesu ireki honen helburua Udal aurrekontuaren gastu ez finkoak non eta zertan erabiltzeko direla azaldu du.

Ugarrizak iragarri du Zaratamoko herritarrak aurrekontu hauetan parte hartzera bultzatu nahi dituela, proposamenak herritar guztiengana helaraziz: “Proposamenak etxez-etxe banatuko ditugu, eta Udalaren webgunetik formularioa deskargatu daiteke ere, telematikoki egin nahi dutenentzat”, azaldu du Zaratamoko alkateak. “Jasotako proposamenak horiek kokatzen ahaleginduko gara eta guztiak jaso bezain pronto argitaratuko ditugu. Batzuk egin ahal izango ditugu, eta aurten egin ezin izan daitezken horiek aurreragorako utziko ditugu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak