→Basauri

Hiru kontzentrazio egun deitu dituzte Basauriko Bridgestone aurrean, azpikontratazioak eta prekarizazioa salatzeko

basauri bridgestone
Hiru kontzentrazio egun deitu dituzte ELA eta BUB sindikatuek // Geuria

Azpikontratazioak eta prekarizazioa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek Bridgestone enpresaren aurrean, Basaurin. ELA eta BUB sindikatuek salatu dutenez, Bridgestonek metalezko eta alanbrezko ehunak kargatzeko, deskargatzeko, mugitzeko eta garraiatzeko lanak azpikontratatu ditu, biltegiaren kokapen berritik ebakitzeko makinetaraino. Azpikontratatutako enpresa Ferrovial Servicios S.A. da, “eta, hasiera batean, bost langile erabiliko ditu 2022ko abenduaren 31ra arte”, diote ELA sindikatutik: “Enpresa-batzordeko sindikatu guztiek erabaki hori baztertu zuten. Hala ere, Bridgestonek kanpora ateratzeko estrategiarekin aurrera jarraitu du nahiz eta milioi askoko irabaziak izan”, salatu dute. 

Urtarrilaren 19an, 20an eta 25ean deitu dituzte kontzentrazioak fabrikaren aurreko zubian 13:00etatik 15:00etara, “enplegua prekarizatuko duen azpikontratazio berri bat salatzeko”. CCOOk eta UGTk batzordeko gehiengo sindikala dute, baina “edozein ekintza sindikal egiteari uko” egin diotela adierazi dute batzordeko beste bi sindikatuek: Onartezina da Basauriko instalazioaren etorkizuna, printzipioz oparoa, enplegua kanpora ateraz eta prekarizatuz eraikitzea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak