→Basauri

3.219 langabetu ditu Basaurik, iazko irailean baino 600 gehiago

etxebarri obrak langileak 2015
Bi behargin kaleko obra batean / Geuria

Lanbidek argitaratu dituen iraileko datuen arabera, 3.219 langabetu daude Basaurin: 1.770 emakume eta 1.449 gizon. Iazko irailetik %22,91 igo da langabezia-tasa Basaurin (600 langabe gehiago). Zehazki, 2019ko irailean 2.619 ziren langabezian zeudenak (% 13,6). Hego Uribe eskualdean 6.847 langabe daude: 815 Arrigorriagan, 686 Etxebarrin, 1.674 Galdakaon, 283 Ugaon, 120 Zaratamon eta 50 Zeberion. Bizkaian 80.381 eta EAEn 144.758.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak