ā†’Basauri

Animatzaile soziokultural lanpostua betetzeko deialdia zabaldu dute Basaurin

Basauriko Udal Kultur Etxeak deialdia zabaldu du zentroko arduraduna den animatzaile soziokultural lanpostua betetzeko. Aldi baterako erretiroagatiko errelebo-kontratua izango da, jardunaldi osokoa. Gehienez ere lau urtekoa izango da kontratua, erretiro partziala hartuko duen Kultur Basauriko 65 urtetik beherako langilearen ordez.

Lehiaketa bidezko hautatze-prozedura izango da eta eskatzaileek curriculum-a bidali beharko duteĀ Kultur Basauriren bulegora (Kale Nagusia, 2).Ā Era berean, eskabideak herri-administrazioen erregistroetan ere aurkezĀ daitezke.

Merezimendu-lehiaketa gainditu eta plazarik lortu ez duten eskabideekin lan-poltsa eratuko duteĀ Kultur Basaurin -Animazio atalean- lortutako puntuen araberako hurrenkeran, “etorkizunean beharrezkoak diren aldi baterako kontratazioetarako”.

ANIMATZAILE SOZIOKULTURALAREN FUNTZIOAK

Zentroko arduradun diren animatzaile soziokulturalek egin beharreko zereginetako batzuk dira: instalazioak egokiro erabiltzen direla zaintzea; zentroetako animazioa dinamizatzea, kudeatzea eta kontrolatzea; jarduerak bultzatzea; edota jendeari arreta ematea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak